Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

ERMUKO PILOTAZALEAK
C.D.ERMUA DE PELOTA VASCA-ERMUKO PILOTAZALEAK

Archivo: Agosto 2008

12/08/2008 GMT 1

EMAKUMEEN 1.GO KONTXAKO BANDERA(ARRAUNA)

pilotazale @ 10:56
Astillero

 Emakumeen Kontxako Bandera jokatu egingo da azkenean !!

Badirudi gutxinaka gutxinaka aurrera goazela.

Irailaren 13an izango da sailkapen estropada, eta hurrengo egunean, gizonen aurretik, garaipen bila ariko dira!

Emakumeen traineru denboraldiak jarraipena izango du irailean, Kontxako Bandera antolatu baitu Donostiako Udalak. Irailaren 13an, larunbatean, sailkapen estropada jokatuko dute, ordutegia zehaztu gabe badago ere. Aurreneko lau postuetan gelditzen direnek jokatuko dute Bandera. Estropada hori gizonezkoen aurretik izango da, baina bezperakoarekin bezala, orduaren berririk ez dago. Parte-hartzaileen zerrenda ez dago baieztatuta,baina komentatzen denez, Hondarribia, Tolosaldea eta Zumaia-Getaria han izango dira, Astillerorekin eta Cabo da Cruzekin batera; Herrialde Katalanetatik ere ontzi bat edo bi etortzekoak omen dira; Kantabriatik Pedreñak eta Castrok osatutako batek ere parte har dezakeela aipatu da, eta Arkote ere bertan izan daiteke.

BAI KIROLZALE ETA KIROLZALE EZ ZARETEN GUZTIOK...NESKAK ANIMATZERA! AUPA NESKAK!

Ermuko pilotazaleak antolatua-Santixauak 2008-Balorazioa

pilotazale @ 10:50

pelota.jpg

Santixauak 2008

Uztailak 25, Ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Ermuko Aritzmendi Pilotalekuan Profesionalen arteko bi partidu jokatu ziren. Frontoia bete egin zen eta pilotariek dena eman zuten jokatutako partiduetan.

Partidu estelarrean Xala eta Eulate izan ziren garaile(22-21), Titin III eta Goñi III.aren aurrean, emaitzan ikusi daitekeen bezala, partidu entretenigarria izan zen.

Uztailak 26an berriz ere, bi partidu antolatu ziren, hauek ere kalitate onekoak, lehenengo partiduan, BERDINTASNAREN ALDEKO PARTIDUAN, Orbegozo eta Delgado irten ziren garaile, Pradera eta Altuberen aurrean, 22-16 izan zen emaitza, baina ez da hori garrantzizkoena, bertan eman zen giroa baizik, jende pila bat bildu zen Ermuko plazan Berdintasunaren alde egiteko, megafono, pankarta eta guzti! Giro ezin hobea ikusi izan genuen han gerturatuko guztiok. Helburua aski bete zen, guztion artean...KIROLEAN ERE BERDINTASUNAREN ALDE!

Urte honetan goizeko 7:30 etako barus partidak ere Ermuko Pilotazaleak klubak antolatuak izan dira. Hiru gaupasetan partaidetza handia egon da,istilurik gabe igaro ziren barrusak eta Txapeldunak Edurne, Iker eta Oierrek, bi pertsonentzako gosaria irabazi zuten gaupasa errekuperatzeko.

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis