Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

ERMUKO PILOTAZALEAK
C.D.ERMUA DE PELOTA VASCA-ERMUKO PILOTAZALEAK

Archivo: Junio 2009

25/06/2009 GMT 1

Santixauak 2009ko pilota partiduak!!

pilotazale @ 21:55

Dagoeneko Aspe eta Ermuko Pilotazaleak klubak erabaki dute zeintzuk izango diren 2009 urteko Uztailak 25eko partiduak.

Urtero bezala Ermuko Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira bi partidak, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Sarrerak, aurreko urteko prezio berbera izango dute, 20€ eta 25€.

Partiduak:

CABRERIZO II-URBERUAGA

IBAI PEREZ-ARRUTI

 

TITIN III-ZUBIETA

XALA-GOÑI III

 

Sarrerako Lobianon salduko dira uztailean(data konfirmatzeko oraindik), baina urte honetan, aldez aurre erosi ahal izango dira, blog honen bidez edo 652715285 telefonoan.

19/06/2009 GMT 1

Santixauak 2009

pilotazale @ 17:58

eskutakoak

Badatoz Ermuko Jaiak! Badatoz Santixauak eta urtero bezala Ermuko Pilotazaleak klubak bi jarduera antolatuko ditu herriko jaietan. Alde batetik Uztailaren 25 ean, Aritzmendi pilotalekuan, Aspe enpresarekin batera, bigarren mailako eta profesionalen partidu bat eta uztailaren 26an afizionatuen bi partidu izango dira, Ermuko Kardinal Orbe plazako frontoian.

UDABERRI TXAPELKETA

pilotazale @ 17:49

Udaberri Txapelketa

Urtero bezala, Ermuko Pilotazaleak klubak, Udaberri txapelketa antolatu du.

Urte honetan iaz baino pilotari gehiago jokatu dute.

BENJAMIN kategorian, iaz bezala, Ander Redondo eta Jon gandiagak jokatu zuten finala, azkenengo hau irten zen garaile.

ALEBIN kategorian, Garikoitz Gomez eta Aitor Palaciok jokatu zuten finala, honetan Garikoitzek irabazi zuen, eta INFANTILEN kategorian, Jon Tadeok eta Paul Bustinduik jokatu zuten finala, etabi urtez jarraian Paul Bustindui irten zen garaile.

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis