Administra tu Blog

¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis

ERMUKO PILOTAZALEAK
C.D.ERMUA DE PELOTA VASCA-ERMUKO PILOTAZALEAK

Categoría: C.D.ERMUA DE PELOTA VASCA

05/11/2009 GMT 1

Itsaso Pradera Txapeldun!!

pilotazale @ 21:03

pala.jpgItsaso Pradera Mallabiarra MUNDUKO PALA TXALPELDUN BERRIA DA!!BIKOTEKA GOMAZKO PELOTAKO KATEGORIAN eta MUNDUKO TXAPELDUNORDEA TRINKETE KATEGORIAN.

Honek biak Argentinan ospatu berri diren txapelketan eskuratu ditu

ZORIONAK ITSASO!!! 

24/09/2009 GMT 1

Denboraldi berria!!

pilotazale @ 16:19

pelota2.jpg 

Ermuko Pilotazaleak klubak denboraldi berriari ekin dio!!!

Entrenamenduak ESKU PILOTA (Aritzmendi Pilotalekuan)

  • 8urtetik gorakoak; Astelehen eta asteazkenetan 17:00etatik 19:00etara.
  • 8urtetik beherakoak; Ostiraletan 17:00etatik18:00etara.

Informazio gehiago 652715285 telefono zenbakian!!

15/07/2009 GMT 1

Santixauak 2009-Sarreren salmenta

pilotazale @ 19:00
imgp2705-001.jpg

Uztailak 25 eko partiduen sarreren salmenta gaur hasiko da Lobianon. Arratsaldeko 19:00etatik 21:00etara egongo dira salgai hurrengo egunetan.

Blog honen bitartez ere erreserba daitezke edo eta 652715285 telefono zenbakira deituz.

Prezioak hauek dira;

Harmailan: 25€

Kantxan: Lehenengo lerrokoak 25€ eta gainontzekoak 20€ tan egongo dira salgai.

Santixauak 2006-Uztailak 26

pilotazale @ 18:44

imgp2705-001.jpg 

Eguna: Uztailak 26

Tokia: Orbe kardinal plazako frontoian

Ordua: 18:00etan

Hemen azpian dagoen dokumentua klikatu eta Uztailak 26 ko partiduen kartela ikusiko duzu.

uztailak-26.doc 

Urte honetan aurrekoan bezala bi partidu egongo dira, lehenengoa emakumeena izango da eta Pala gomako bikotekako partidua jokatuko dute, bigarren partidua berriz, gazteen kategoriko esku pilota partidua izango da.

Animatu zaitezte!!

25/06/2009 GMT 1

Santixauak 2009ko pilota partiduak!!

pilotazale @ 21:55

Dagoeneko Aspe eta Ermuko Pilotazaleak klubak erabaki dute zeintzuk izango diren 2009 urteko Uztailak 25eko partiduak.

Urtero bezala Ermuko Aritzmendi pilotalekuan jokatuko dira bi partidak, arratsaldeko 5etatik aurrera.

Sarrerak, aurreko urteko prezio berbera izango dute, 20€ eta 25€.

Partiduak:

CABRERIZO II-URBERUAGA

IBAI PEREZ-ARRUTI

 

TITIN III-ZUBIETA

XALA-GOÑI III

 

Sarrerako Lobianon salduko dira uztailean(data konfirmatzeko oraindik), baina urte honetan, aldez aurre erosi ahal izango dira, blog honen bidez edo 652715285 telefonoan.

19/06/2009 GMT 1

Santixauak 2009

pilotazale @ 17:58

eskutakoak

Badatoz Ermuko Jaiak! Badatoz Santixauak eta urtero bezala Ermuko Pilotazaleak klubak bi jarduera antolatuko ditu herriko jaietan. Alde batetik Uztailaren 25 ean, Aritzmendi pilotalekuan, Aspe enpresarekin batera, bigarren mailako eta profesionalen partidu bat eta uztailaren 26an afizionatuen bi partidu izango dira, Ermuko Kardinal Orbe plazako frontoian.

UDABERRI TXAPELKETA

pilotazale @ 17:49

Udaberri Txapelketa

Urtero bezala, Ermuko Pilotazaleak klubak, Udaberri txapelketa antolatu du.

Urte honetan iaz baino pilotari gehiago jokatu dute.

BENJAMIN kategorian, iaz bezala, Ander Redondo eta Jon gandiagak jokatu zuten finala, azkenengo hau irten zen garaile.

ALEBIN kategorian, Garikoitz Gomez eta Aitor Palaciok jokatu zuten finala, honetan Garikoitzek irabazi zuen, eta INFANTILEN kategorian, Jon Tadeok eta Paul Bustinduik jokatu zuten finala, etabi urtez jarraian Paul Bustindui irten zen garaile.

06/03/2009 GMT 1

Kamisetak salgai!!

pilotazale @ 23:12

Ermuko Pilotazaleak klubak kamisetak jarri ditu salgai!!

Lau kolore ezberdin; Gorria, urdina, beltza eta berdea

Prezioa: Txikiak 10 € eta Nagusiak 12 €

Informazio gehiagorako: 652715285

11/11/2008 GMT 1

Zaldibar-Ermua Durangaldeko txapelketan

pilotazale @ 17:03

pelota1.jpg

Zaldibar izango da aste honetako aurkaria!

Partiduak Larunbatean izango dira arratsaldeko 17:30 etan Zaldibarko frontoian.

Sorte on pilotari guztiei eta Zorionak pasadan jardunaldiko emaitzengatik!!

04/11/2008 GMT 1

Jardunaldi berria!

pilotazale @ 17:39

pelota1.jpg

Durangaldeko Txapelketa

Aste honetan Ermuko pilotariek Markinako pilota eskola izango dute aurkari bezala.

Partiduak, Ostiralean jokatuko dira, arratsaldeko 18:00etan Ermuko Aritzmendi Pilotalekuan.

Sorte on guztioi!

Contactar con la autora o autor | Archivo | ¡Crea tu Blog Ya! Fácil y Gratis