
Santixauak 2008
Uztailak 25, Ostirala, arratsaldeko 17:00etan, Ermuko Aritzmendi Pilotalekuan Profesionalen arteko bi partidu jokatu ziren. Frontoia bete egin zen eta pilotariek dena eman zuten jokatutako partiduetan.
Partidu estelarrean Xala eta Eulate izan ziren garaile(22-21), Titin III eta Goñi III.aren aurrean, emaitzan ikusi daitekeen bezala, partidu entretenigarria izan zen.
Uztailak 26an berriz ere, bi partidu antolatu ziren, hauek ere kalitate onekoak, lehenengo partiduan, BERDINTASNAREN ALDEKO PARTIDUAN, Orbegozo eta Delgado irten ziren garaile, Pradera eta Altuberen aurrean, 22-16 izan zen emaitza, baina ez da hori garrantzizkoena, bertan eman zen giroa baizik, jende pila bat bildu zen Ermuko plazan Berdintasunaren alde egiteko, megafono, pankarta eta guzti! Giro ezin hobea ikusi izan genuen han gerturatuko guztiok. Helburua aski bete zen, guztion artean...KIROLEAN ERE BERDINTASUNAREN ALDE!
Urte honetan goizeko 7:30 etako barus partidak ere Ermuko Pilotazaleak klubak antolatuak izan dira. Hiru gaupasetan partaidetza handia egon da,istilurik gabe igaro ziren barrusak eta Txapeldunak Edurne, Iker eta Oierrek, bi pertsonentzako gosaria irabazi zuten gaupasa errekuperatzeko.